XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sintagma; hauen azpian bigarren zentzua duten intuizio biziak sortzen dira!.

Machado-k (intuizio bidez) ongi kalkulatu ditu hor hitzak, eta baita hitzen giro animikoa....

Negro cipresal horrek arrats-behera osoa heriotz-girozko sentsazioan biltzen du, hitz fisikoen gain beste zentzu bat lortuaz (bi-semia), ebokazio eta sugestio nagusi baten mesedetan.

Lizardi-rengana etorriaz, esana dugu gure olerkariaren joera (zoritxarrez) oso ahulki eta azalki sartzen dela baliakizun literario hauetan.

Bisemia, gainera, askoz aberatsago lortzen da joera literario irrazional eta ez-preziso batean.

Adierazitako arrazoiengatik Lizardi ez da eskola horretakoa (nahiz, logikoki bertakoa izan behar lukeen, XX mendeko literatura guztia aski irrazionala eta subjetiboa delako)....

Ala ere, bisemia joera irrazionalik gabe ere lor daiteke, paisaje oro berez bisemi-iturri delako, besterik gabe....

Paisajeak edozein poetarentzat halako mezu animikoa du, eta intuizio bidez mezu hori erraz bil daiteke....

Lizardi-rengan, nahiz-eta bisemia, esan dugunez, nagusia ez izan, ala ere, gure poetak baditu zati bisemiko estimagarri batzuk.

Horietakoa litzateke Bizia lo poema-zatia (guretzat teknikaz modernoenetakoa).

Olerki horretan ematen den paisajeak karga bisemikoa du; otaloreak karraxika, hala haritzak luze-luze egiñik oihu fisikoa eta luzadura baino zerbait gehiago adierazi nahi digute.

Irudi literario horiek bigarren gertakizun animiko bat sortzeko ezarriak daude.

.

Textu honetan eguzki-ezaren, argi-ezaren samindura negubera nabarmendu nahi da.

Basoa hilda dago; basoa adar hutsetan, bilustasunean datza....